ATAUNGO DOMOKO IBILBIDEAK

Ataungo Domoa

Ataungo Domoak erreferentzialtasun handia dauka ataundarrontzat. Gure eguneroko bizitzan presentzia handia izateaz gain, Domoari loturiko ondare ez-materialak bizi-bizirik dirau gure herrian. Gure sustraiak errotzen diren gailurrak dira.

Harreman honen oinarrian Domoa osatzen duten arrokak daude. Ataungo Domoa Geologia Interesdun Leku moduan izendatuta dago, egitura bitxi bezain baliotsua delako. Eskaintzen diren baliabide ezberdinen bidez, Domoaren sorrera eta bertako ondarea ezagutzera gonbidatzen zaitugu.

Olata-Erremedio

Olatako birak Kobatxo eta Aitzarte errekek Domoaren ertzean zabaldutako arroilen artean geratzen den mendia inguratzen du. Gainera, Domoaren barruan kokatzen den Erremedioko iturburua ezagutu eta bertan dagoen atsedenlekuan mokadutxoa egiteko aukera paregabea eskaintzen digu. Ibilbide honetan zehar, tokian tokiko arrokak behatu eta Domoko paisaia interpretatzeko aukera izango dugu. Zailtasun ertaina, mendian trebatutakoentzat. Distantzia(San Martin auzotik): […]

Dorrontsoro

Ibilbide labur eta erraz honen bidez, Atxurbideko gailurrera igotzeko beharrik gabe, Ataungo Domoko paisaia eta Ataungo erliebea interpretatzeko aukera eskaintzen da. Ibilbidearen puntu goreneraino errepidez igo daitekeenez, irisgarritasun arazoak dituztenentzako ere eskura dago. Zailtasunik gabea, publiko orori zuzendua. Distantzia (San Martin auzotik): 4,1 km Desnibela: +120 m GPX

Atxurbide

Atxurbide mendia Ataungo Domotik kanpo gelditzen bada ere, egitura geologiko bitxi hau behatzeko lekurik aproposenetakoa da. Izan ere, bertara igotzeko bidean nahiz Atxurbideko gailurrean, Domoaren panoramika ikusgarria dago. Proposatzen den ibilbide zirkularrean, Domoa eta Ataungo erliebea interpretatzeko gakoen berri ematen da. Zailtasun baxua, ibiltzera ohitutako jendearentzat. Distantzia (San Martin auzotik): 11,4 km Desnibela: + 600 […]

Aiaiturrieta

Ibilbide labur bezain erraz honekin, hidrogeologiaren gaia landuz, arroken eta uraren arteko harremanen berri izango dugu. Aiaiturrietako iturburua eta honen sekretuak deskubritzeko aukera eskaintzeaz gain, Ubeizuloko iturburua ezagutzeko aukera ere badago. Aia auzotik: Zailtasunik gabea, publiko orori zuzendua.Distantzia  2,9 kmDesnibela: + 100 m GPX San Gregorio auzotik: Zailtasun baxua, ibiltzera ohitutako jendearentzat.Distantzia  11,5 kmDesnibela: + […]

Agautz

Ibilbide hau, Ataungo Domoaren hegoaldeko hegala inguratuz, koroa formako egitura honen gailurrik altuenera iristen da, Agautz mendira, hain zuzen ere. Bertara iristeko bideak bat egiten du GR-20 ibilbidearekin. Irteera honetan, inguruko arroka ezberdinak behatu eta aztertzeaz gain, Domoko erliebea interpretatu eta inguruko mendi nagusienen panoramika ezin hobeaz gozatzeko aukera dago. Aia auzotik: Zailtasun baxua, ibiltzera […]

To top