Aiaiturrieta
Ibilbide labur bezain erraz honekin, hidrogeologiaren gaia landuz, arroken eta uraren arteko harremanen berri izango dugu. Aiaiturrietako iturburua eta honen sekretuak deskubritzeko aukera eskaintzeaz gain, Ubeizuloko iturburua ezagutzeko aukera ere badago.
San Gregorio auzotik:
Zailtasun baxua, ibiltzera ohitutako jendearentzat.
Distantzia 11,5 km
Desnibela: + 550 m
1. Informazio puntua
Ataungo Domoan eta inguruetan iturburu ugari badaude ere, Aiaiturrieta hauen artean garrantzitsuenetakoa da, zalantzarik gabe. Leku hau kokatzen den parajearen edertasunaz harago, hidrogeologiaren ikuspegitik balio handiko ur begia da Aiaiturrietakoa. Hori ulertzeko, ezinbestekoa da gurean uraren eta arroken arteko harremana ezagutzea. Aiaiturrietako iturburua elikatzen duten mendietan kareharria nagusitzen da. Arroka hau, batez ere, orain dela […]