Eskalada

Kirol hau praktikatzeko harkaitz egokiak aurkituko dituzu Ataunen, baina harkaizti hauetako fauna eta landaredia babestearren, eskalada gune batzuk gaur egun itxita daude. Sarastarriko paretetan adibidez, debekaturik dago eskalatzea, baita Ataungo Domoaren ertzean ere, Jentilbaratza Eskalada Eskolaren gunean izan ezik. Historia handiko gune ezagun honetan III+ gradutik 8a bitarteko paretak aurkituko dituzu, hau da, hasiberrientzat zein eskalatzaile esperimentatuenentzat gune aproposa da Jentilbaratzakoa. Jarraian eskolaren fitxaren PDFa eta fitxa teknikoa Gipuzkoako Mendi Federazioaren eskutik.


Jentilbaratza fitxa teknikoa

Haitz mota: Kareharria
Ekipamendu mota: Kimikoak eta paraboltak
Bide kopurua: 118
Altuera maximoa eta minimoa: 20 – 100 m
Zailtasun maximoa eta minimoa: III+ / 8a
Jeitsiera: Deskuelgea, rapela eta oinez
Orientazioa: Hegoaldea, ekialdea
Koordenatuak: UTM 30N ETRS89 X: 567691 Y: 4761306
Oharrak: Harrobiaren gertutasunak ez dio gunearen edertasunari eragiten. Luze anitzetako bideak eskalatzeko aukera dago.

Jentilbaratzako pareta ezagunetik hurbil, kantera zaharraren gainean, “kantera” izeneko eskola txikia dago. Gune honetan aurkituko dituzu luze errazenak.

Beste aukera bat Jentilbaratzako ertza eskalatzea izango litzateke. V graduko gehienezko zailtasuna duen ertz erakargarria da honakoa hau, Euskal Herriko ezagunenetarikoa zalantzarik gabe.

To top