Urria oparoa izaten da Ataunen antzerkiari dagokionez. Antzeztaun izeneko zikloaren barruan, askotariko emanaldiak eskaintzen dira herri guztian zehar eta adin guztietako pertsonentzat. Informazio gehiago www.intujaiteatro.blogspot.com webgunean. […]
Archives: Ekitaldi nagusiak

Hiru auzotako korrikaldia
Urriko azken igandean
Ataungo hiru auzoak zeharkatzen dituen korrikaldi hau urriaren azken igandean izaten da eta 1980. urtetik antolatzen da. Lasterketa oso herrikoia da; partaide guztiek jasotzen dute herrian bertan ekoitzitako produktu sorta bana, eta hainbat sari zozkatzen dira partaide guztien artean. […]

Organoa eta organo kontzertua
Uztaileko 3. larunbata eta abuztuko 1go igandea
Organo barrokoaren nazioarteko jaialdia urteaz geroztik urtero antolatzen da organo barrokoaren nazioarteko jaialdia. Uztailaren azken aldera izaten da, larunbatarekin, San Martingo elizan, eta, goi mailako organo-jotzaileez gain, artistaren batek parte hartu ohi du (Uxue Alberdi, Erramun Martikorena, Mixel Ducau, Thierry […]

Argazki rallya
Urriko lehen igandean
Urriko lehen igandean egiten da. Goizean, partaideek izena ematen dutenean 5 gai ematen zaizkie eta goiz osoan atera beharko dituzte gai horiei buruzko argazkiak. Ataungo Argazki Rallya Euskal Herriko “Herriz-herri” txapelketan sartzen da. […]

Liburu eta disko azoka
Abenduko bigarren asteburuan
Durangoko Azokaren ondorengo asteburuan egiten da liburu eta disko azoka. Liburuak eta diskoak % 15 merkeago erosteko aukera egoten da, baita egile batzuekin hitz egiteko ere, beren lanak aurkeztera etortzen dira eta. Ataunekin lotura duten argitalpenei edo sortzaileei tarte berezia […]

Gau ibilaldi mitologikoa
Uztaileko bigarren asteburuan
Garai bateko ipuin eta kondaira harrigarrien munduan murgiltzeko aukera ematen duen ibilaldia, Barandiaran Museotik abiatu eta Kaxio ibilbidean barrena, San Martingo plazara. Uztaileko bigarren larunbatarekin egin ohi da, eta adin guztietako pertsonek egiteko modukoa da. Jentilbaratza Kultur Elkartea antolatzen du. […]

Jentilen etorrera
Azaroko lehen larunbatean
Bi urtez behin egiten den antzezlana da. Joxemiel Barandiaranek bildutako mitologia hartu eta plazaratzea du helburu antzezlan gisa. Jentilbaratza kultur elkarteak antolatzen du. Informazio gehiago: www.jentilbaratza.eus. […]

Memoria historikoa “Iragana gogora ekartzen”
Udazken-neguan
Herriko hainbat elkartek lankidetzan antolatzen duten zikloa, Ataungo zein Euskal Herriko gertaera historikoak plazaratzeko helburuarekin. Udazken-neguan izaten da, eta hainbat ekitaldi mota antolatzen dira: hitzaldiak, jarduera gidatuak, kontzertuak, omenaldiak… . […]