ATAUNGO DOMOKO IBILBIDEAK

Olata-Erremedio

Olatako birak Kobatxo eta Aitzarte errekek Domoaren ertzean zabaldutako arroilen artean geratzen den mendia inguratzen du. Gainera, Domoaren barruan kokatzen den Erremedioko iturburua ezagutu eta bertan dagoen atsedenlekuan mokadutxoa egiteko aukera paregabea eskaintzen digu. Ibilbide honetan zehar, tokian tokiko arrokak behatu eta Domoko paisaia interpretatzeko aukera izango dugu.

Zailtasun ertaina, mendian trebatutakoentzat.

Distantzia(San Martin auzotik): 9,4 km

Desnibela: +450 m

GPX

1. Informazio puntua

Puntu honetan “lutita” izeneko arroka mota aurki dezakegu. Hauek Behe Kretazeoko materialak dira, Albiar garaikoak, orain dela 110 milioi urte ingurukoak. Domoaren kanpoaldean dauden arroka hauek, Domoaren ertzeko kareharriak baino material gazteagoak dira. Izan ere, material guzti hauek pilatu ziren garaian, lutita hauek kareharrien gainean metatu ziren. Izenez ezezik, izaera aldetik ere ezberdinak dira. Arroka […]

2. Informazio puntua

Ibilbidearen puntu honetan kareharria azaleratzen da. Hauek ere Behe Kretazeoko materialak dira, Aptiar garaikoak, orain dela 120 milioi urte ingurukoak. Arroka hau, batez ere, itsaspean bizi ziren animalien egitura gogorren pilaketatik sortu zen: moluskuen oskolak eta koral zatiak, besteak beste. Horregatik, oso buztin-mineral gutxi dauka, %1-3 artean. Gainontzekoa, kaltzio karbonatoa da. Bide inguruko arrokak arretaz […]

3. Informazio puntua

Olatako pasoa deituriko puntu honetan, Domoaren kareharrizko koroaren ertzean gaude, hain justu. Horregatik, kareharrizko mailo hauek behatzeko leku aparta da. Bertatik, ipar-ekialdera begiratuz, parez pare ikusten da Intzartzuko gailurra. Olatako behatokiaren hegoaldean, Kobatxo errekak Domoaren ertza zeharkatuz zabalduriko arroila ikusgarria dago. Honen gainean, parez pare, Domoaren ertzeko kareharri geruzen orientazio ia bertikala garbi ikus daiteke. […]

4. Informazio puntua

Kareharrizko ertza goitik behera zeharkatu orduko, arroka mota aldatzen dela begi bistakoa da. Domoaren barru aldetik kanporantz arrokak behatuz gero, arroka zaharrenetatik berrienetara, kolore horixkako arrokatik kolore griseko arrokarako trantsizioa ikusiko dugu. Bertan, harea eta buztinetan aberatsak diren materialak (horixkak) gorantza egin ahala karean aberasten dira, kareharri puruak bihurtu arte (grisak). Horrek material hauek guztiak […]

5. Informazio puntua

Gaur egun Erremedioko atsedenlekua dagoen lekuan, garai bateko bainuetxearen aztarnak ikus daitezke. Izan ere, izenak berak dioen moduan, leku honetan zenbait gaitzen “erremedio” izan daiteken ur bereziaren iturburu bat dago. Erremedioko iturrian ur sulfurosoak azaleratzen dira. Ataunen eta inguruko herrietan iturburu ugari badaude ere, ezaugarri hauetako ura ematen duten iturburuak oso urriak dira. Erremedioko uraren […]

6. Informazio puntua

Eremu honetan lutitak ageri dira. Hauek Domoaren ertzeko kareharriak baino zaharragoak dira, Behe Kretazeoko Aptiar garaikoak. Domoaren barrualdeko tupa eta lutitak lurzorua sortzeko material aproposak dira berez. Hauek material buztintsuak direnez, urak arroka desegiten duenean, lurzorua sortzeko osagaiak ematen dituzte (buztina, loiha, etab.). Dena den, arroka buztintsu hauek azaleratzen diren Domoko eremuen malda handia da […]

7. Informazio puntua

Aitzarte errekak Domoaren ertzean zabalduriko Arratetako sargunea parez pare daukagu, baita Arratetako harrobi zaharra ere. Kokapen hau, Olatako behatokia bezalaxe, leku oso aproposa da Domoaren ertzeko kareharri geruzen orientazio bertikala ikusteko. Izan ere, itsaspean metatu ziren arrokak kupula eran deformatu eta goratu zirenean, kareharrien geruzak orientazio ia bertikal hori hartu zuten. Gizakiaren eraginez Arratetako harrobiak […]

8. Informazio puntua

Domoko kareharria, batez ere, itsaspean bizi ziren animalien egitura gogorren pilaketatik sortu zen: moluskuen oskolak eta koral zatiak, besteak beste. Horregatik, oso buztin gutxi dauka, %1-3 artean. Gainontzekoa, kaltzio karbonatoa da. Parean daukagun arroka zatia oso aproposa da bizidun haien fosilak behatzeko. Dena den, bide inguruko arrokak arretaz begiratuz gero, ezaugarri berdinak dituzten fosil gehiago […]

Domoaren sorrera
Domoko fosilak

To top