ATAUNGO DOMOKO IBILBIDEAK

8. Informazio puntua

Domoko kareharria, batez ere, itsaspean bizi ziren animalien egitura gogorren pilaketatik sortu zen: moluskuen oskolak eta koral zatiak, besteak beste. Horregatik, oso buztin gutxi dauka, %1-3 artean. Gainontzekoa, kaltzio karbonatoa da. Parean daukagun arroka zatia oso aproposa da bizidun haien fosilak behatzeko. Dena den, bide inguruko arrokak arretaz begiratuz gero, ezaugarri berdinak dituzten fosil gehiago aurki daitezke.

Eremu honetan batez ere errudista fosilak daude, errekienido motakoak, hain zuzen ere. Molusku bibalbo hauen oskolen forma kolore ilun deigarri batez nabarmentzen da arroketan, horregatik, nahiko erraz atzeman daitezke.

Domoko fosilei buruzko informazio gehiago >>> Fosilak
To top