ATAUNGO DOMOKO IBILBIDEAK

Atxurbide

Atxurbide mendia Ataungo Domotik kanpo gelditzen bada ere, egitura geologiko bitxi hau behatzeko lekurik aproposenetakoa da. Izan ere, bertara igotzeko bidean nahiz Atxurbideko gailurrean, Domoaren panoramika ikusgarria dago. Proposatzen den ibilbide zirkularrean, Domoa eta Ataungo erliebea interpretatzeko gakoen berri ematen da.

Zailtasun baxua, ibiltzera ohitutako jendearentzat.

Distantzia (San Martin auzotik): 11,4 km

Desnibela: + 600 m

GPX

1. Informazio puntua

Behatoki honetatik hegoaldera begira jarriz gero, Agauntza ibaiaren bailara ikus daiteke. Ibaiaren bi aldeetako mendi magalek haranaren “V” forma agerian uzten dute. Horrek, bailara honen eraketan nagusitu den higadura Agauntza errekak eragindakoa izan dela adierazten du. “V” formako bailara honen hondoan lauguneak ageri dira Agauntza errekaren bi aldeetara. Geologian, ibaiaren altueran geratzen diren eremu hauei […]

2. Informazio puntua

Altitudean oso goian ez bagaude ere, dagoeneko Domoaren forma zirkularra nahiko ondo antzeman daiteke. Ezker aldean Aitzarte errekak Domoaren ertzean zabalduriko Arratetako sarbidea ikus dezakegu. Honen gainean dagoen Jentilbaratzako gailurraren gainean, Aizkoate eta Intzartzuko gailurrak daude. Parez pare daukagun maldak Domoaren mendebaldeko hegala osatzen du. Ikuspegi honetatik ikusten ez bada ere, beste aldetik amildegi itzelak […]

3. Informazio puntua

Puntu honetan “tupa” izeneko arroka mota aurki dezakegu. Hauek, Domoan azaleratzen diren beste arroken moduan, Behe Kretazeoan pilatutako materialak dira, baina kasu honetan, Domoaren ertzeko kareharriak baino material gazteagoak dira. Izan ere, material guzti hauek pilatu ziren garaian, tupa hauek Domoan bertan agertzen diren arroken gainean metatu ziren. Tupak, karbonatoaz gain, %40-60 artean buztinez osatuta […]

4. Informazio puntua

Inguru honetan, leku bat baino gehiagotan lubiziak ikus daitezke. Pistaren goiko nahiz beheko aldean lur mugimendu garrantzitsuak daude. Lubiziak hainbat faktoreri lotutako gertaerak dira. Alde batetik, maldaren eragina dago. Eremu honetan %50eko malda baino aldapa handiagoak daude eta, hemen bezala, malda handia dagoen lekuetan, lurzoruak goitik beherako joera handiagoa izatea begi bistakoa da. Bestalde, lurzorua […]

5. Informazio puntua

Hauxe da, zalantzarik gabe, Ataungo Domoa behatzeko lekurik aproposenetakoa. Bertatik, primeran ikus baitaiteke, Domoko kareharriek osatzen duten ertzaren forma zirkularra. Behe Kretazeoan, itsaspean metatu ziren arrokak goratzen hasi zirenean, bi tolesen interferentzia baten ondorioz, kupula eran deformatu ziren. Milioika urtetako higadura prozesu bati esker, iraganean forma nabarmenagoa izango zuen Domoa gaur egungo itxura hartu arte […]

6. Informazio puntua

Gure inguruko erliebea milioika urtetan zehar garaturiko prozesu ezberdinen emaitza da. Hain luzea eta konplexua izan den prozesu horretan, geologiak zeresan handia izan du, noski. Ataungo mendietako arrokak itsaspean metatu ziren garaian, hauen gainean gaur egun Ataunen topa ezin ditugun arroka geruza gehiago zituzten gainean. Material guzti horiek itsaspetik atera eta goratzen hasi zirenetik higatuz […]

Domoaren sorrera
Domoko fosilak
To top