ATAUNGO DOMOKO IBILBIDEAK

Agautz

Ibilbide hau, Ataungo Domoaren hegoaldeko hegala inguratuz, koroa formako egitura honen gailurrik altuenera iristen da, Agautz mendira, hain zuzen ere. Bertara iristeko bideak bat egiten du GR-20 ibilbidearekin. Irteera honetan, inguruko arroka ezberdinak behatu eta aztertzeaz gain, Domoko erliebea interpretatu eta inguruko mendi nagusienen panoramika ezin hobeaz gozatzeko aukera dago.

Aia auzotik:

Zailtasun baxua, ibiltzera ohitutako jendearentzat.
Distantzia  9,1 km
Desnibela: + 610 m

GPX

San Gregorio auzotik:

Zailtasun ertaina, mendian trebatutakoentzat.
Distantzia  13,5 km
Desnibela: + 850 m

GPX

San Martin auzotik:

Zailtasun ertaina, mendian trebatutakoentzat.
Distantzia  16,4 km
Desnibela: + 850 m

GPX

1. Informazio puntua

Puntu honetan “lutita” izeneko arroka mota aurki dezakegu. Hauek Behe Kretazeoko materialak dira, Albiar garaikoak, orain dela 110 milioi urte ingurukoak. Domoaren kanpoaldean dauden arroka hauek, Domoaren ertzeko kareharriak baino material gazteagoak dira. Izan ere, material guzti hauek pilatu ziren garaian, lutita hauek kareharrien gainean metatu ziren. Izenez ezezik, izaera aldetik ere ezberdinak dira. Arroka […]

2. Informazio puntua

Ibilbidearen puntu honetan kareharria azaleratzen da. Hauek ere Behe Kretazeoko materialak dira, Aptiar garaikoak, orain dela 120 milioi urte ingurukoak. Arroka hau, batez ere, itsaspean bizi ziren animalien egitura gogorren pilaketatik sortu zen: moluskuen oskolak eta koral zatiak, besteak beste. Horregatik, oso buztin-mineral gutxi dauka, %1-3 artean. Gainontzekoa, kaltzio karbonatoa da. Kareharria arroka mota gogorra […]

3. Informazio puntua

Aurrez aipatu den moduan, hemen aurki dezakegun kareharria, itsaspean bizi ziren animalien egitura gogorren pilaketatik sortu zen, besteak beste. Parean dugun arroka azaleratzea arretaz aztertzen badugu, itsaso hartako hiru animalia-mota ezberdinen fosilak identifikatuko ditugu, asko oso-osorik eta beste batzuk puskatuta. Alde batetik, moluskuak topa ditzakegu: errekienido motako errudistak nahiz nerineido motako gastropodoak. Bestetik, koral adarkatu […]

4. Informazio puntua

Lehen aipatu den moduan, kareharria, arroka gogorra izan arren, euri uraren eraginpean disolbatu egiten da. Disoluzio honek arrokak dituen pitzadurei eragiten die eta horregatik, arrokak arrakala eta poro txiki ugariz beteta daude. Gertaera honen ondorioz sortuak dira eremu honetan aurki ditzakegun koba eta leizeak, baita barrunbe hauek osatzen dituzten lurpeko galeria kilometrikoak ere. Egitura geologiko […]

5. Informazio puntua

Agautz ingurura gerturatzen goazen heinean, kareharriaren itsura aldatu egiten da. Kolore ilunagoa eta ukitu latzagoa dauka. Orain arte bidean ikusitakoak kareharri oso puruak ziren, kaltzio karbonato asko eta buztin-mineral oso gutxikoak. Hemengo hauek berriz, buztin-mineral eta kuartzozko hare gehiago daukate. Honek, jatorriko itsasoaren ezaugarrien berri ematen digu. Itsaspe haren gainazala ez zen erabat laua, eremu […]

6. Informazio puntua

Domoaren ertzean kokatutako tontorrak primerako behatokiak dira egitura geologiko bitxi honen koroa formako ertza ikusteko. Paisaia behatuz gero, Domoa osatzen duten arroka mota ezberdinen ezaugarriek erliebean izandako eragina oso ondo ikus daiteke. Domoaren barruan eta kanpoan aurki daitezken material buztintsuak, Domoaren ertzeko kareharriak baino biguinagoak direnez, hauek gehiago higatu dira eta erliebe baxuagoa eman dute. […]

Domoaren sorrera
Domoko fosilak
To top