ATAUNGO DOMOKO IBILBIDEAK

3. Informazio puntua

Aurrez aipatu den moduan, hemen aurki dezakegun kareharria, itsaspean bizi ziren animalien egitura gogorren pilaketatik sortu zen, besteak beste. Parean dugun arroka azaleratzea arretaz aztertzen badugu, itsaso hartako hiru animalia-mota ezberdinen fosilak identifikatuko ditugu, asko oso-osorik eta beste batzuk puskatuta. Alde batetik, moluskuak topa ditzakegu: errekienido motako errudistak nahiz nerineido motako gastropodoak. Bestetik, koral adarkatu finen fosilak ere ikus daitezke.

Errekienido motako errudistak (Moluskuak).

Nerineido motako gastropodoak (edo karakolak) (Moluskuak).

Koral adarkatu finak.

Parean dugun arrokan, adibide gisa, fosil gutxi batzuk nabarmendu badira ere, inguruan nahiz ibilbideko beste gune batzuk arretaz aztertuz gero, fosil gehiagoren aztarnak aurkituko ditugu.

Domoko fosilei buruzko informazio gehiago >>> Fosilak
To top