Mitología guneak eta kondairak
19. Bi lamia eta gizona
Berrarain baserritik gertu Agauntza ibaiak badu putzu bat, Lamiñosin izena duena. Behin, gizon bat omen zihoan inguru hartatik, eta bi lamia inguratu omen zitzaizkion. Batak besteari esan omen zion:
– Elakio, elakio (eutsiozu, eutsiozu)
Eta besteak erantzun:
– Hik elakio. Hor zeuzken horrek
Amak jarrita
Errueda eta apioa (errueda eta apio sortak kuttun moduan erabiliak dira).