ONDAREA HISTORIKOA

Trikuharri eta kobak

Historiaurreko aztarnaz beterik dago Ataun, duela milaka urteko gizakiek utzitako tresna eta beste aztarnaz jositako hamaika koba eta trikuharri daudelako. Aralarko eta Ataun-Burundako estazio megalitikoek Arantzazumendi, Lizarrusti/Aietsu eta Ubegiko mendialdeak trikuharriz trikuharri igarotzeko aukera eskaintzen dute, Urrezuloko armurea, Praalata, Larreluze, Intsusburu, eta beste hainbat jentiletxe ikusiz, eta lehenengo nekazari eta artzainen ingurunea ezagutuz.

Baina bada aztarna zaharragorik Ataunen, bertan kokatzen baitira Aralarko giza aztarna zaharrenak, Usategiko kobazuloan hain zuzen. Lehen aztarna hauek duela 27000 urtekoak dira eta garai honetatik aurrera Pikandieta, Kobazar eta Armontaitz bezalako hainbat kobazulotan aurkitu dira giza-aztarnak. Dena den, Troskaetako koba da Ataunen entzute gehien duena, kilometro luzeko garapenak eta bertan aurkitutako Ursus Spelaeus hartzen hezurdurak garrantzi handia eman baitie. Kobazulo, leize eta trikuharriz betetako ingurunea dugu, beraz, Ataun, historiaurreko gizakiaren usaina dariona.

To top