Ia 60 km2-ko hedadura eta orografia oso aberatsa izateaz gain, balio paisajistiko handiko guneak daude. Ataungo udalerria 180 metro eta ia 1.000 metro arteko altitude artean hedatzen denez, goi-mendiko eremuak nahiz landa eremuko paisaia konbinatzen dira oso distantzia mugatuan. Baso eremu zabalak bat egiten dute larre eta belardiekin, baita guzti hauek josten dituzten ibai eta errekekin ere.
Urbanizaturiko guneak proportzioan oso gutxi direnez, Gipuzkoan leku gutxietan aurkitu daitezkeen bezalako paisaia natural eta erdi-naturalez osaturiko mosaiko eder batez gozatzeko aukera aparta eskaintzen du Ataunek.
Ataungo zenbait tontorretatik, gainera, Aralarko goi-mendiak, Aizkorri naiz Beriain behatzeko aukera dago. Honek bertako paisaiaren berezko edertasunari, handitasun gehigarri bat ematen dio.