ONDAREA

Aralar Parke Naturala

Orografia menditsua duen udalerri zabala da Ataun. Bere ondare naturalaren garrantzia dela eta, Ataungo 58,4 km2-ko hedadura osoaren %75a Aralar Parke Naturalaren barruan kokatzen da eta Natura 2000 Sarearen Kontserbazio Bereziko Eremu gisa izendatuta dago.

Ataungo udalerriaren orografia aberatsak, ezaugarri ezberdinetako habitat anitzak egotea ahalbidetzen du eta hau bioaniztasunaren aberastasunean islatzen da. Horregatik, Ataunen interes bereziko habitat eta espezie ugari topatu daitezke.

Lizarrusti Parketxea Aralar Parke Naturalerako sarrera nagusietako bat da. Bertan dagoen Parkeko interpretazio zentroak, aterpetxe eta taberna gisa, bisitarientzat harrera puntu estrategikoa eskaintzen du.

To top