Oinezko ibilbidea

Lareo

Lareo

Lizarrusti parketxea › Lareoko urtegia › Lizarrusti parketxea

[Total: 0   Average: 0/5]

Sendi osoak egiteko moduko ibilbide motz eta erraz honek ez du aspertzeko astirik uzten, ikustekoa franko baitu. Pagadian zehar paseatuz koba, leize, harrian eginiko tunel, erreka eta besterik ikusita helduko da bidea Lareoko urtegira. Mendiz eta pagadiz inguraturik, urtegiari buelta ematea da proposamena, inguruneaz gozatuz eta trikuharria eta guzti ikusiz. 7,3 km-ko ibilbide leuna, 2 ordutan lasai egitekoa.

  • Altuera min.: 610 m.
  • Altuera max.: 761 m.
  • Desnibela: 166 m. 151 m.
  • Distantzia: 7,32 km.
  • Denbora: 2 ordu.
  • Zailtasuna: Erraza
Ibilbidearen profila
Powered by Wikiloc