Santixabelen irudia urez bustitzeko ohitura

Aia auzoko elizbarrutian, Santixabelekin ura eskatzeko prozesioan zihoazela, Aiarre eta Aiaetxeberri baserrien arteko iturrian irudia busti zuten, eta elizara heltzerako euria hasi zuen. Egundoko euria egin zuela esaten da: lur asko eraman omen zuen, uztan kalte handiak eraginez.

To top