Domo ibilaldiak
4. Informazio puntua
Lehen aipatu den moduan, kareharria, arroka gogorra izan arren, euri uraren eraginpean disolbatu egiten da. Disoluzio honek arrokak dituen pitzadurei eragiten die eta horregatik, arrokak arrakala eta poro txiki ugariz beteta daude. Gertaera honen ondorioz sortuak dira eremu honetan aurki ditzakegun koba eta leizeak, baita barrunbe hauek osatzen dituzten lurpeko galeria kilometrikoak ere. Egitura geologiko […]
Read more »3. Informazio puntua
Aurrez aipatu den moduan, hemen aurki dezakegun kareharria, itsaspean bizi ziren animalien egitura gogorren pilaketatik sortu zen, besteak beste. Parean dugun arroka azaleratzea arretaz aztertzen badugu, itsaso hartako hiru animalia-mota ezberdinen fosilak identifikatuko ditugu, asko oso-osorik eta beste batzuk puskatuta. Alde batetik, moluskuak topa ditzakegu: errekienido motako errudistak nahiz nerineido motako gastropodoak. Bestetik, koral adarkatu […]
Read more »2. Informazio puntua
Ibilbidearen puntu honetan kareharria azaleratzen da. Hauek ere Behe Kretazeoko materialak dira, Aptiar garaikoak, orain dela 120 milioi urte ingurukoak. Arroka hau, batez ere, itsaspean bizi ziren animalien egitura gogorren pilaketatik sortu zen: moluskuen oskolak eta koral zatiak, besteak beste. Horregatik, oso buztin-mineral gutxi dauka, %1-3 artean. Gainontzekoa, kaltzio karbonatoa da. Kareharria arroka mota gogorra […]
Read more »1. Informazio puntua
Puntu honetan “lutita” izeneko arroka mota aurki dezakegu. Hauek Behe Kretazeoko materialak dira, Albiar garaikoak, orain dela 110 milioi urte ingurukoak. Domoaren kanpoaldean dauden arroka hauek, Domoaren ertzeko kareharriak baino material gazteagoak dira. Izan ere, material guzti hauek pilatu ziren garaian, lutita hauek kareharrien gainean metatu ziren. Izenez ezezik, izaera aldetik ere ezberdinak dira. Arroka […]
Read more »